Hasi dira Urola ibaiaren Azpeitiko zatia garbitzen

Julene Frantzesena 2022ko mar. 9a, 12:13

Urola ibaia eta inguruak garbituta, Loiola parean.

Azkoitiko San Juan futbol zelaiaren ingurutik Corrugados Lasaora arteko 9,8 kilometroko zatia garbituko du Txukun enpresak. Atzo hasi ziren garbiketa lanekin, eta eguraldiak baldintzatzen ez badu, lanak datozen bizpahiru astetan gauzatzea aurreikusten dute.

Txukun enpresa egunotan ari da Urola ibaiaren Azpeitiko zatia garbitzen. Atzo hasi zuten garbiketa, eta hainbat eta hainbat hondakin atera zituzten atzo Loiola inguruko ibai zatitik. Datozen egunetan jarraituko dute lanekin, eta eguraldiak baldintzatzen ez badu, lanak datozen bizpahiru astetan bukatzea aurreikusten dute.

Azpeitiko Udalaren eskariz egingo du enpresak garbiketa, Azkoitiko San Juan futbol zelaiaren ingurutik Corrugados Lasaora arteko 9,8 kilometroko tartean. Azpeitiko Udalak nahiz Urola Bizirik natur taldeak "zerbait" egin beharra zegoelako erabaki zuen garbiketa gauzatzea, hainbat hondakin daudelako pilatuta Urola ibaian.

Garbiketan atzematen dituzten isurketa guneak desagerraraztea ere nahi dute bi erakundeek, eta horregatik, atzematen dituzten isurketa guneen kokapenen berri emateko eskatu diote garbiketa egingo duen enpresari. Bestalde, Urola ibaian biltzen duten zaborra Lapatxera eramango dute, hondakin horiek han sailka eta kudea ditzaten. Urola Bizirikek, gainera, hainbat argazki aterako ditu garbiketa prozesuan, eta horiek ikusgai jarriko dituzte gero.

Hona hemen, garbiketa hasi aurretik Urola ibaiak Loiola parean zuen itxura:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide