Ezohikoa izango da aurtengo haurren danborrada, eta ezohikoa izan zen haurren karrozaren estreinaldia ere. Normalean, sansebastianetan ateratzen da karroza aurrenekoz, baina aurten karnabaletan atera zuten. Igandean aterako dute berriro karroza kalera, haurren danborradarekin.
Biek aroztegiko Leire Iriarte arduratu da karroza diseinatzeaz, eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren 75. urteurrena izan du lanerako abiapuntua. Beste urteetan ezin izaten da karroza erakutsi, sorpresa izaten delako, baina ezohiko urte honetan, Erlo Telebista karroza aurrean elkartu da diseinatzailearekin, egindako lanaren inguruan zertxobait gehiago jakiteko.