San Sebastian datetatik aparte, igandean egingo dute haurren danborrada. Atzo, asteazkena, egin zuten danborradan parte hartuko duten taldeek lehen entsegua, eta guztiek nabarmendu zuten gauza bat: ilusioz gainezka daudela. Beren sentipenak azaldu zituzten Gloria Larramendi Juan Antxieta musika eskolako irakasleak, Jon Olazabal Iraurgi Ikastetxeko ikasleak, Elene Unanue Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak, Naia Aranaga Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleak eta Maite Juaristi Itsasiko kideak.
Herriko gaztetxoek bihar egingo dute danborradarako azken entsegua, 16:00etatik 16:45era bitartean, Izarraitz pilotalekuan.