Baigerak urteko batzarra egingo du martxoaren 30ean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 11a, 08:37

Baigera Ien ataria.

Jubilatuen eta pentsiodunen batzarra asteazkenez izango da, 16:30ean hasita, Baigera Ien. Baigeraren gaur egungo egoeraz hitz egingo dute, baita iazko eta aurtengo aurrekontuez ere, eta Zuzendaritza Batzordea berritzea izango da saioan landuko duten beste puntuetako bat.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartearen urteko batzar orokorra izango da martxoaren 30ean, azteazkena, 16:30ean hasita, Baigera Ien. Hainbat gai landuko dituzte bilkuran, hala nola Baigeraren gaur egungo egoeraz hitz egingo dute, baita iazko eta aurtengo aurrekontuez ere, eta Zuzendaritza Batzordea berritzea izango da saioan landuko duten beste puntuetako bat.

Urtero legez, batzarra bukatzean meriendaz gozatu ahal izango dute parte hartzaileek. Baigerako gaur egungo zuzendaritzak batzarrean parte hartzeko deia egin die bazkideei, bilkuran hartuko dituzten erabakiak denei eragiten dietelako. Gainera, batzarra elkarteari buruzko iritziak edo iradokizunak plazaratzeko une aproposa dela azaldu dute horiek.

Honako hau da batzarrerako prestatu duten gai zerrenda:

1.- Sarrera

2.- 2019ko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.

3.- 2019-2020ko eta 2021eko ekintzen oroitza.

4.- Baigera elkartearen gaur egungo egoera.

5.- Zuzendaritza Batzordearen berritzea.

6.- 2022rako helburuen eta ekintzen proposamena eta onarpena.

7.- 2019-2020ko eta 2021eko diru sarreren eta gastuen azalpena, eta 2022ko aurrekontuaren azalpena.

8.- 2018ko ekintzen prezioak.

9.- Baigera I eta Baigera II tabernetako bazkideentzako prezioak.

10.- Galdera-erantzunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide