Uztarriaren zozketak

Zozkatu ditu Uztarriak Sanagustin kulturgunean asteburuan izango diren kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus 2022ko mar. 10a, 15:30

Ane eta IƱaki Bastida Zelanda taldeko baxua eta bateria dira. (Ander Canales)

Pinpilinpussies eta Linalab taldeak Sanagustin kulturguneko oholtzan izango dira ostiralean. Larunbatean, berriz, Zelanda eta STR taldeen txanda izango da agertoki berean. Bi emanaldiak 21:00etan hasiko dira. Uztarriak Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako sarrera bikoitzak zozkatu ditu bazkideen artean.

Pinpilinpussies eta Linalab taldeak Sanagustin kulturguneko oholtzan izango dira bihar, ostirala. Larunbatean, berriz, Zelanda eta STR taldeen txanda izango da agertoki berean. Bi emanaldiak 21:00etan hasiko dira. Urola Kostako Hitzak bi egunetako kontzertuetarako Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako sarrerak zozkatu ditu bere bazkideen artean; bi sarrera bikoitz ostiralerako, eta beste bi sarrera bikoitz larunbaterako.

Bazkide ugarik parte hartu dute bi zozketetan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Maixol Muguruza eta Amaia Garate bazkideek irabazi dituzte Pinpilinpussies eta Linalab ikusteko bi sarrera bikoitz. Larunbateko Zelanda eta STR taldeen kontzerturako sarreren irabazleak, berriz, Elena Aizpuru Larrañaga eta Izaskun Zendoia Iruretagoiena izan dira. Uztarriak e-postaz bidaliko dizkie sarrerak irabazleei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide