Uztarriaren zozketak

Zozkatu du Uztarriak Kalakaren produktu sorta

Uztarria.eus 2022ko mar. 11a, 08:20

Kalakaren 'Lotura askatu' poltsa, 'Emariak' koadernoa eta 'Emariak' liburua zozkatu ditu Uztarriak, eta irabazlea Ima Elortza Egibar izan da.

Asteartea, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta data bereziaren harira, Uztarriak Kalakaren produktu sorta bat zozkatu du bazkideen artean: Lotura askatu poltsa, Emariak koadernoa eta Emariak liburua. Zozketan parte hartu duten bazkideen artean zozketa egin ondoren, Ima Elortza Egibar izan da irabazlea. Uztarria jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide