Minbiziaren inguruko ekitaldi solidarioa izango da martxoaren 25ean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 12a, 08:58

'Zapi koloretsuak' proiektuko irudi bat. (IƱurri elkartea)

Iñurri elkarteak antolatuta egingo dute ekitaldia, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Tabuen kutxa solidarioa izenburupean, elkartearen aurkezpena, mahai ingurua, umorezko bakarrizketa saioa eta kontzertua izango dira. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Iñurri elkarteak minbiziaren bueltako ekitaldi solidario bat antolatu du martxoaren 25erako. Elkarteak azaldu duenez, minbiziak "inposatzen duen isiltasuna" hausteko eta "tabuak azaleratzeko" antolatu dute ekitaldia. Tabuen kutxa solidarioa izenburupean, elkartearen aurkezpena, mahai ingurua, umorezko bakarrizketa saioa eta kontzertua izango dira egun horretan, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean.

Hain zuzen ere, Iñurri elkartearen nondik norakoak aurkeztuko dituzte aurrena, eta ondoren, Minbizia biluzten mahai ingurua eskainiko dute Saioa –@elcasorosa Intagram sare sozialean– eta Olatz Mercaderrek, Maider Galardik gidatuta. Segidan, umorezko bakarrizketa saioa eskainiko du Beatriz Egizabalek, eta gero, kontzertu akustikoa eskainiko du Idoia Asurmendik.

Dagoeneko salgai daude ekitaldi solidariorako sarrerak, hamabost eurotan. Horiek Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide