Familia ugariek eska ditzakete zerga hobariak

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 11a, 08:00

(Argazkia: Pixabay)

2022ko Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobariak eskatzeko aukera dute herriko familia ugariek. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen bulegoan egin behar da eskaera, martxoaren 31ra bitartean.

Familia ugariek 2021eko Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobariak eskatzeko aukera dute martxoaren 31ra bitartean. Urtez urte eskatu behar izaten dira hobariak, eta aurten ere izango dute horretarako aukera. Horiek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen bulegoan egin beharko dute eskaera, eta familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte udaletxean. Hobariak eskuratzeko beharrezkoa da familiako kide guztiak etxe berean erroldatuta egotea.

Ondasun Higiezinen Zergaren hobaria familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) araberakoa izango da. Honako hauek dira baremoak:

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren hobaria ere Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) arabera aplikatuko dute. Dena den, honako baldintza hauek bete beharko dira hobaria jasotzeko: familia unitate bakoitzak bost plaza edo gehiagoko turismo batentzat izango du hobaria; eta ibilgailuak, gehienez, 13,99 zaldi fiskal izango ditu. Honako hau da hobarien baremoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide