Dozenaka emakumek parte hartu dute Zumbatoia saioan

Nerea Uranga 2022ko mar. 12a, 12:05

Martxoaren 8aren bueltan antolatuta, zumba saioa egin dute gaur Azpeitiko Igerilekuan. Doako saioa izan da.

Zumbatoia egin dute gaur goizean, 10:30etik 12:00etara artean, Udal Igerilekuan. Martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako doako saioa izan da. Regla Hernandez eta Lara Idoeta zumbako irakasleek gidatu dute kirol ekitaldian dozenaka emakumek parte hartu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide