San Inazio kanonizatu zuteneko 400. urtemuga mezarekin gogoratu dute Loiolan

Nerea Uranga 2022ko mar. 12a, 12:32

Loiolako basilikan gaurko meza. (Nerea Uranga)

Meza berezia egin dute gaur, 11:00etan Loiolako basilikan, Ina Etxarte Loiolako Santutegiko erretoreak gidatuta. San Inazio kanonizatu zuteneko 400. urteurrena gogoratzeko elizkizuna izan da. Loiolan bezala, munduko hainbat txokotan ere gogoratu dute laugarren mendeurren hori; ospakizun nagusia, baina, Erromako Gesu elizan egingo dute Frantzisko aita santuak zuzenduta (17:00etan). Izan ere, 1622ko egun berean goratu zituen Elizak aldareetara San Inazio, Xabierko Frantzisko, Teresa Avilakoa, San Isidro eta Felipe Neri.

Jesuitak iazko maiatzetik ari dira ospatzen Urte Ignaziotarra, Loiolako Iñigo Iruñean zauritu zuteneko 500. urteurrenaren harira. Urte berezi horren barruan egin dituzte gaurko oroimenezko elizkizunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide