Umeen danborrada 2022

Haurren danborradaren eguneko arratsaldean sokamuturra eta haurrentzako jolasak izan dira

Nerea Uranga 2022ko mar. 13a, 19:19

Gaurko egunez, eguerdi artean haurren danborrada izan da protagonista. Arratsaldean, berriz, 16:30etik aurrera sokamuturra izan da herriko kaleetan, eta haurrentzako jolasak izan dira Azoka Plazan.

Gaur, jaia, arratsaldez 16:30etik aurrera, sokamuturra izan da herriko kaleetan eta plazan. Saka (Arriola auzoa, Deba, Gipuzkoa) ganadutegiko zezenak ibili dira sokan, eta jende asko bildu da sokamuturraren bueltan. San Sebastian eguneko arratsaldeetan egin ohi duen ibilbidea izan du gaurko sokamuturrak ere.

Zezena plazatik Goiko kalera eta Errebalera lekualdatu dutenean, 17:00 aldera, Azoka Plazan haurrentzako jolas mitologikoak jarri dituzte. Haur txikiek egurrezko mahai jolasetan ibiltzeko eta abilezia proban jartzeko aukera izan dute bertan. Haur txiki-txikiek ere beren txoko propioa izan dute jolasean ibiltzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide