Igarako errota ezagutzeko aukera izango da asteburuan

Julene Frantzesena 2022ko mar. 14a, 10:04

2019an egin zituzten bisitetako irudi bat.

Zapatuan, 16:00etan eta 17:00etan jarriko dute martxan errota, eta igandean, berriz, 11:00etan eta 12:00etan. Bisitetan parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharko.

Uraren Mundu Eguna izango da martxoaren 22an, eta egun batzuk lehenago, zapatuan eta igandean, martxan izango da Igarako errota. Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izango dute, beraz, herritarrek, Ekoetxeak antolatutako saioei esker.

Guztira, lau bisitaldi edo saio prestatu dituzte, egun bakoitzerako bi. Zapatuan, 16:00etan eta 17:00etan jarriko dute martxan errota, eta igandean, berriz, goizean irekiko dituzte hango ateak, 11:00etan eta 12:00etan. Bisitetan parte hartzeko ez da aurrez izenik eman beharko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide