Musika emanaldirik ez da faltako asteburuan Azpeitian

Julene Frantzesena 2022ko mar. 15a, 08:11

El Drogas.

Ostiralean Ezpalak eta Madelein taldeen kontzertuak izango dira. Zapatuan, berriz, El Drogasen eta DJ Kanpaxen eta DJ Leinupen txanda izango da. Asteburua borobiltzeko, Jon Maiak Kantu bat gara kontzertua eskainiko du.

Askotariko musikaz gozatu ahal izango da asteburuan herrian. Izan ere, hainbat kontzertu eta DJ emanaldiak izango dira ostiraletik igandera bitartean Sanagustin kulturgunean eta Soreasu antzokian.

Bitan atzeratutako kontzertu bat izango da ostiralean: Ezpalak taldeak izango da Sanagustineko agertokian, 22:00etan hasita. Madelein taldeak ere zuzenekoa eskainiko du, eta oraindik ere eskura daitezke emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean, hamahiru euroren trukean.

Zapatuan, berriz, El Drogasen kontzertua izango da Soreasu antzokian, 20:00etan, eta 21 eurotan eskura daitezke sarrerak. Gauean, berriz, DJ Kanpaxen eta DJ Leinupen saioak izango dira Sanagustin kulturgunean.

Asteburua borobiltzeko, Jon Maiak Kantu bat gara kontzertua eskainiko du, 19:00etatik aurrera, Soreasu antzokian. Emanaldi horretarako sarrerak ere salgai daude, hamabost eurotan, Kulturaz kooperatibaren webgunean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide