'Aztarnak' dokumentala ikusi ahal izango da ostegunean Soreasun

Julene Frantzesena 2022ko mar. 16a, 09:07

Haurdunaldiak, erditzeak eta munduratu osteko lehen hilabeteek umearengan duten eragina plazaratu nahi izan du egileak lanarekin. 21:00etan izango da emanaldia, Soreasu antzokian.

Maru Solares zinemagilearen Aztarnak dokumentalak ikusteko aukera izango da ostegunean, Soreasu antzokian. Jaio aurretik, erditzean eta ondorengo egunetan pasatu ohi den guztiaren berri ematea du xede ikus-entzunezkoak. Hain zuzen ere, haurdunaldiak, erditzeak eta munduratu osteko lehen hilabeteek umearengan duten eragina plazaratu nahi izan du egileak lanarekin.

Emanaldia ostegunean, 21:00etan, izango da, eta sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean, bost eurotan. Baigerako bazkideek, berriz, bi euro ordaindu beharko dute, eta Kultur Bonoa duten herritarrek hori baliatu eta doan ikusi ahal izango dute dokumentala.

Honako lotura honetan irakur daiteke iazko Zinemaldian Berriak Solaresi egindako elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide