Zapatuan bertso bazkaria izango da Orkatzen

Julene Frantzesena 2022ko mar. 16a, 07:42

14:30ean hasita, jan-edanerako tartea izango da, eta bertso kantari ariko dira Joanes Illarregi eta Uxue Alkorta. Sarrerak salgai daude dagoeneko Orkatzen bertan.

Bertso bazkaria izango da zapatuan Orkatz kultur elkartean. 14:30ean hasita, jan-edanerako tartea izango da han, eta bertso kantari ariko dira Joanes Illarregi bertsolari leitzarra eta Uxue Alkorta bertsolari zarauztarra.

Dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak Orkatzen bertan, hamabost euroren trukean. Gazte Altxa mugimenduak antolatu du egitasmoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide