Nerea Etxeberria nagusi Beasaingo XII. Herri Lasterketan

Julene Frantzesena 2022ko mar. 15a, 10:23

Nerea Etxeberria helmugara iristen. (Goierriko Hitza)

Lasterketaren hasieratik izan zen buruan korrikalaria, eta nagusitasun osoz lortu zuen garaipena: 47 minutu eta 7 segundo behar izan zituen 11 kilometroko ibilbidea gauzatzeko.

Igandean izan zen Beasaingo XII. Herri Lasterketa, eta Nerea Etxeberria azpeitiarra izan zen nagusi emakumeetan. Lasterketaren hasieratik izan zen buruan korrikalaria, eta nagusitasun osoz lortu zuen garaipena: 47 minutu eta 7 segundo behar izan zituen 11 kilometroko ibilbidea gauzatzeko. Haren atzetik sailkatu zen Argider Txurruka elgetarra (49:34), eta hirugarren, berriz, Amaia Leunda lazkaotarra (50:21).

 

 

Goierriko Hitzaren webgunean ikus daiteke lasterketako argazki bilduma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide