Saharako hauts hodeia Azpeitira ere iritsi da

Julene Frantzesena 2022ko mar. 15a, 11:30

Parrokiaren atarian nabari daiteke Saharako hautsa. (Mailo Oiarzabal)

Atzo arratsaldean gogortu egin zen haizea, eta hautsa nabari daiteke herriko hainbat txokotan, bereziki autoetan. . Adituek jakinarazi dutenez, gainera, datozen bizpahiru egunetan ere hauts hodeia nabarituko da Euskal Herrian. 

Saharako basamortuko hauts hodeia Euskal Herrira iritsi da, iragarrita zegoen moduan, eta Azpeitian ere utzi du arrastoa. Izan ere, atzo arratsaldean gogortu egin zen haizea, eta hautsa nabari daiteke herriko hainbat txokotan, bereziki autoetan. Adituek jakinarazi dutenez, gainera, datozen bizpahiru egunetan ere hauts hodeia nabarituko da Euskal Herrian.

Euskalmetek jakinarazi duenez, baina, hautsak ez du kalterik eragingo. "Autoetan nabarituko da, eta asma dutenek sumatuko dute", azaldu du Jose Antonio Aranda Euskalmeteko ardurardunak. Saharako hauts hodeia Euskal Herrira iristea ez da ohikoa, baina Arandak azaldu duenez, arraroa ere ez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide