Apirilaren 1era arte eman daiteke izena Jabetze Eskolen barruko 'Zugandik' ikastaroan

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 16a, 08:30

Emakumen Txokoan izango dira saioak.

40 urteren bueltan sortzen zaizkien barne galderak komunean jarriko dituzte ikastaroan parte hartzen duten emakumeek. Idoia Telleriak zuzenduko ditu saioak, Emakumeen Txokoan.

Azpeitiko Emakumeen Txokoko Jabetze Eskolen barruan, Zugandik tailerra emango dute 40 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Idoia Telleriak zuzenduko du ikastaroa, eta antolatzaileen arabera, 40 urteren bueltan sortzen zaizkien barne galdeak komunean jarriko dituzte bertaratzen diren emakumeek. "Elkar entzungo gara, bizipenak eta sentipenak partekatuko ditugu, eta elkar sostengatuko gara. Irudi-argazkia erabiliko dugu sormen elementu gisa lanerako. Horretaz baliatuko gara gure beharrak, ideiak eta hausnarketak azaleratzeko", adierazi dute.

Apirilaren 11tik maiatzaren 30era eskainiko dute ikastaroa, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara. Guztira, zortzi saio izango dira,  euskaraz. Apirilaren 1era bitartean eman daiteke izena; langileek 24 euro ordaindu beharko dute, eta ikasleek nahiz langabeek hamasei euro. Saioetan izena emateko hiru modu daude: Emakumeen Txokora bertaratzea (Goiko kalea 12, behea), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean, 943-15 70 55 eta 688 15 10 00 telefonoetara deitzea edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora mezu bat bidaltzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide