Aldi baterako administrazio orokorreko hirigintza teknikaria kontratatuko du udalak

Andoni Elduaien 2022ko mar. 16a, 09:15

Lanbideren bitartez egin du lan eskaintza udalak. Izena eman nahi dutenek martxoaren 28ra arteko epea izango dute, eta horretarako, hainbat eskakizun bete beharko dituzte horiek.

Azpeitiko Udalak administrazio orokorreko hirigintza teknikaria kontratatuko du aldi baterako. Lanbideren bidez egingo du kontratazioa erakundeak. Lan eskaintzan izena emateko, ezinbestekoa izango da Zuzenbidean lizentziatua edo graduatua izatea, baita euskararen laugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea ere.

Interesa duten guztiek Lanbiden eman beharko dute izena martxoaren 28a baino lehen. Horretarako, Lanbideren webgunean bete beharko da formularioa edota 945-16 06 00 telefono zenbakira deitu. Era berean, Lanbiden aurkeztutako curriculumeko merituen dokumentazioa eta eskaera orria udaletxean aurkeztu beharko dute interesatuek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide