Urretxutik Aizpurutxora irteera egingo du Baigerak martxoaren 26an

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 17a, 16:00

Aizpurutxora joango dira oinez parte hartzaileak.

Autobusez joango dira Urretxura, eta handik oinez Aizpurutxora. Ondoren, Itziar jatetxean hamaiketakoa egingo dute. Dagoneko zabaldu dute izen ematea.

Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak irteera antolatu du martxoaren 26rako, larunbata. Zehazki, Urretxutik Aizpurutxora egingo dute ibilaldia. 08:30ean abiatuko dira autobusez Urretxura, San Martin egoitzaren paretik. Hara iristean, trenbidea zeharkatuz, oinez joango dira Aizpurutxora. Hara iristean, hamaiketakoa egingo dute Itziar jatetxean. Dagoeneko zabaldu dute irteeran izena emateko epea; hamabi euro ordaindu beharko da.

Bestalde, Teruelera bidaia antolatu du Baigerak apirilaren hasierarako, eta oraindik hara joateko izena emateko aukera dagoela jakinarazi du taldeak. Interesatuek Halcon bidaiakera edo Baigeraren bulegora jo dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide