Maialen Lujanbiok bertso errezitaldia eskainiko du hilaren 26an

Julene Frantzesena 2022ko mar. 17a, 08:42

Maialen Lujanbio. (EITB)

Hitzaren Eskolako saio irekia izango da bertsolariak Dinamoa sormen gunean eskainiko duena. Hara joateko, aurrez gonbidapena eskatu beharko da.

Hitzaren Eskolako martxoko saio irekia Maialen Lujanbiok eskainiko du. Martxoaren 26an, larunbatez, rr #5 marrak izenburupean, bertso errezitaldia eskainiko du hernaniarrak, 12:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean. Saiora joan ahal izateko, aurrez gonbidapena eskatu beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide