Elizkaleko etxea behin-behinean egonkortu dute, eta osorik bota edo ez aztertzen ari dira

Julene Frantzesena 2022ko mar. 16a, 13:17

Elizkaleko 24. zenbakidun etxea gaur goizean.

Atzo goizaldean erori zen etxearen zati bat, eta arratsaldean, berriz, beste zati bat bota zuten, eraikina osorik eror ez zedin. Ordutik, eraikina behin-behinean egonkor dago, baina 24. zenbakidun etxea osorik botatzea aztertzen ari dira. Inguruko eraikin batzuetako bizilagunek atzo arratsaldean itzuli ahal izan zuten beren etxeetara.

Behin-behinean egonkortuta dago Elizkaleko 24. zenbakidun eraikina, eta erabat eraitsi edo ez aztertzen ari dira teknikariak. Atzo goizaldean erori zen etxearen zati bat, eta arratsaldean, berriz, beste zati bat bota zuten, eraikina osorik eror ez zedin.

Lanean aritu ziren hainbat orduz han, eta gaur goizean ere horretan ari dira. Udalak Uztarria.eus-i azaldu dionez, baina, oraindik ez dute erabaki eraikina osorik bota edo ez, inguruko etxeetan horrek zer eragin izan dezakeen aztertzen ari direlako.

Atzo goizaldean 24. zenbakidun eraikinaren inguruko etxeetatik atera behar izan zuten bizilagunak arratsaldean bertan itzuli ziren horietara. Izan ere, eraikinaren egonkortze lanak gauzatuta, behin-behinean segurtasuna bermatuta zegoela erabaki zuten teknikariek eta udal arduradunek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide