Sanjuandegiko festak antolatzeko bilera irekia deitu dute datorren astelehenerako

Andoni Elduaien 2022ko mar. 17a, 08:45

2018ko Mantangorriren jaitsiera Sanjuandegin.

Sanjuandegiko auzo lokalean elkartuko dira datorren astelehenean, 21:00etan. XJ Auzolaneanek auzotarrei bileran parte hartzeko dei egin die.

Bi urteko etenaren ondoren, Mantangorri Sanjuandegira bueltatuko da. Hala jakinarazi du XJ Auzolaneanek sare sozialen bidez, eta ekainean ospatuko dituzten auzoko festak antolatzeko, bilera irekia deitu dute datorren astelehenerako, martxoak 21. Auzo lokalean egingo dute batzarra, 21:00etan hasita.

Auzoko festak antolatzeko asmoa adierazi du Sanjuandegiko festa batzordeak. "Urtero bezala, auzotarrei eginiko deialdiarekin hasi nahi dugu festak antolatzen, beti ere auzotarrei asmoak jakinarazteko eta jende berria animatzeko", azaldu du XJ Auzolaneanek. Auzoko festen atzean "lan handia" dagoela adierazi dute batzordeko kideek, eta festak antolatzeko laguntza eskatu diete auzotarrei. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide