Amaiur izan dute hizpide Urolakoen Nafar Zuzterrak antolatutako lehen hitzaldian

Andoni Elduaien 2022ko mar. 16a, 20:55

Sorauren, erdian, hitzaldian zehar. (Urolakoen Nafar Zuzterrak)

Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak antolatuta, Mikel Soraurenek hitzaldia eskaini du gaur, asteazkena. Amaiur monarkia autoritarioen Europan izenburupean aritu da Sorauren Azpeitian, eta hainbat lagun elkartu dira Azoka Plazan haren azalpenak entzuteko.

Beste hiru saio ere prest dituzte antolatzaileek. Hala, martxoaren 23an, datorren asteazkenean, egingo dute bigarren saioa; (1200) Castillak konkistatutako Ipuzkoa hurrengo konkistetan (1521-1524) parte hartzera behartuta izenburua jarri diote hitzaldiari, eta Victor Herrero ariko da hizlari. Martxoaren 30ean egingo dute hirugarren saioa; Amaiur 1522 Nafarroako azken bastioia solasaldia emango du Peio Monteanok. Azkenik, apirilaren 30ean, gazteei zuzendutako entzuteko saio berezia egingo dute.

Azoka plazan eskaini du hitzaldia Soraurenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide