Bihar itxiko dute Joxe Takolo bekara lanak aurkezteko epea

Maialen Etxaniz 2022ko mar. 17a, 09:39

Joxe Takolo bekaren aurtengo edizioaren auerkezpena. (Maialen Etxaniz)

Bekara proiektuak aurkeztu nahi dituztenek bihar izango dute horretarako azken eguna. Eskaera egin nahi dutenek, proiektuaren memoria, aurrekontua eta dokumentazio zehatza aurkeztu beharko dituzte udaletxean. 

Martxoaren 2an ireki zuten Joxe Takolo bekara lanak aurkezteko epea, eta bihar, ostirala, itxiko dute. Eskaera egin nahi dutenek honako orri hau bete eta aurkeztu beharko dute udaletxean. Eskaera orrian bertan zehaztu dute eskaera egiteko ezinbestekoa den dokumentazioa  zein den. Interesatuek egin nahi duten proiektuaren memoria nahiz hari dagokion aurrekontua ere aurkeztu beharko dute.

Aurkeztutako proiektuak ireki aurretik, proiektuaren originaltasuna (% 29 gehienez), zailtasuna (% 29 gehienez), parte-hartzaileen perfila (% 21 gehienez) eta jardueraren eta baliabideen finantzaketa (% 21 gehienez) irizpideak objektiboki baloratuko ditu lan horretarako izendatutako batzorde teknikoak.

Berrikuntzekin aurkeztu zuten 2022ko Joxe Takolo beka. Azpeitiko Udalak, Lagun Onak mendi bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak goi-mendizaletasuna, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak garatzeko eskaintzen duten egitasmoa da Joxe Takolo beka, eta aurten zenbait aldaketa egin dituzte oinarrietan. Horrenbestez, proiektuak aurkezteko ez da ezinbestekoa Euskal Herriko Mendi Federazioan federatuta egotea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide