Zozketa

Errigoraren saski bana irabazi dute Arantxa Zabaletak eta Maitane Etxeberriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 18a, 10:30

Erriberako produktuekin osatutako saski bana jasoko dute Uztarriako bi bazkide horiek. Komunikazio Taldea jarriko da bi lagunekin harremanetan, saskia nola eskuratu azaltzeko.

Uztarria Komunikazio Taldeak egin du Errigorako bi saskiren zozketa, eta Arantxa Zabaleta eta Maitane Etxeberria bazkideak dira horien irabazleak. Uztarria jarriko da zozketaren irabazleekin harremanetan, saskia nola eskuratu adierazteko.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, eta oliba olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak martxoaren 30era arte iraungo du. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848-87 12 23 telefono zenbakian).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide