Lapurreta egin dute Urola Expres tabernan

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 19a, 12:01

Gaur goizean, Udaltzaingoa Urola Expres tabernaren aurrean. (Urtzi Oteiza)

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaera argitzeko, baina oraingoz, ez dute inor atxilotu. Azken hilabeteetan inguruko kafetegi gehiagotan ere sartu dira lapurrak.

Urola Expres tabernan lapurreta egin dute bart gauean. Ertzaintzak hedabide honi aderazi dionez, 07:30ean jaso dute Udaltzaingoaren deia. Ertzainak bertaratu dira gunera, eta lapurrak sartu direla baieztatu ahal izan dute. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaera argitzeko. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

Uztarriak jakin ahal izan duenez, ez da Urola Expresen lapurreta egiten duten lehen aldia. Gainera, azken hilabeteetan inguruko kafetegi gehiagotan ere sartu dira lapurrak. Urtea hasi denetik, ohikoak izan dira herrian lapurretak, eta udalak adi ibiltzeko eskatu zuen urtarrilean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide