Giro ederra nagusi, Orkatzeko bertso bazkarian

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 20a, 08:33

(Argazkia: Gazte Altxa)

Joanes Illarregi leitzarra eta Uxue Alkorta zarauztarra aritu dira kantuan Gazte Altxak antolatuta Orkatz kultur elkartean egin duten bertso bazkarian.

Bertso bazkaria egin zuten atzo, larunbata, Orkatz kultur elkartean. 14:30ean hasita, jan-edanerako tartea izan zen, eta bertso kantari aritu ziren Joanes Illarregi bertsolari leitzarra eta Uxue Alkorta bertsolari zarauztarra. Gazte Altxa mugimenduak antolatu zuen egitasmoa, eta giro ederra nagusitu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide