Bi urteko etenaren ostean, San Jose jaiak ospatzen ari dira Loiolan. Goiz partean, zezen txikiak eta poniak izan dira Loiolako basilikaren aurreko zabalgunean. Gainera, puzgarriekin jolas egiteko aukera izan dute txikienek. Jende ugari bertaratu da, eta giro ederra nagusitu da.
Ondoren, 13:00etan, asto karrera izango da, Loiolako jaien berezigarri nagusia. Arratsaldean, berriz, 17:30ean hasita, herri kirol saioa egingo eskainiko dute Eneko Otaño eta Ugaitz Mugertza aizkolariek eta Aimar Irigoien nahiz Goenatxo III.a harri jasotzaileek. Gainera, arratsaldean ere izango dira puzgarriak, eta egun osoan zehar trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz.