Jende ugari bertaratu da Loiolara asto karrerak ikustera

Urtzi Oteiza 2022ko mar. 20a, 18:52

Eguerdi partean, jende ugari elkartu da Loiolan asto karrerak ikusteko. Aurtengorako lau asto prestatuta bazituzten ere, arazo batzuk tarteko, azkenean bi astok parte hartu dute lasterketan.

Izurriak eragindako geldialdia tarteko, jendea gogotsu zegoen Loiolako asto karrerak ikusteko. Argi gelditu da hori gaur eguerdi partean Loiolan elkartu den jendetza ikusita. 11:00etan hasita, haurrentzako puzgarriak, zezen txikiak eta poniak izan dira, eta 13:00etan iritsi da festetako hitzordu nagusia: asto karreren txanda, hain zuzen ere. Aurtengorako lau asto prestatuta bazituzten ere, arazo batzuk tarteko, azkenean bi astok parte hartu dute. Dena den, giro paregabea sortu da Loiolan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide