Igarako errota bisitatu dute hainbat herritarrek

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 20a, 19:08

Uraren Mundu Eguna izango da asteartean, eta horren harira, Igarako errota martxan jarri dute asteburuan. Hainbat herritarrek ikusi ahal izan dute nola funtzionatzen duen Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak.

Uraren Mundu Eguna izango da martxoaren 22an, eta horren harira, martxan jarri dute asteburuan Igarako errota. Hala, Loiolan dagoen XVIII. mendeko ur errotak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan dute herritarrek egunotan, Ekoetxeak antolatutako saioei esker. Saio horietan hartutako irudi batzuk dira honako hauek.

(Argazkiak: Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide