Herri kirol erakustaldiarekin, agur Loiolako festei

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 20a, 21:00

Eneko Otaño eta Ugaitz Mugertza aizkolariek eta Aimar Irigoien nahiz Goenatxo III.a harri jasotzaileek erakustaldia eskaini dute arratsaldean Loiolan. Jende ugari bertaratu da.

Arrataldean, herri kirol saioa izan da Loiolan, San Jose festetako egitarauaren barruan. Hain zuzen ere, 17:30ean hasita, erakustaldia eskaini dute Eneko Otaño eta Ugaitz Mugertza aizkolariek eta Aimar Irigoien nahiz Goenatxo III.a harri jasotzaileek. Eguraldi paregabea egin du, eta jende ugari bertaratu da. Ekintza horrekin, datorren urtera arte agurtu dituzte festak Loiolan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide