Eman daiteke izena Orkatzeko pala txapelketa mistoan

Julene Frantzesena 2022ko mar. 21a, 09:08

Parte hartu nahi duten bikoteek Orkatz kultur elkartean nahiz orkatzke@gmail.com helbide elektronikoan eman ahal izango dute izena, apirilaren 19ra bitartean.

Dagoeneko zabaldu dute Orkatz pala txapelketan izena emateko epea. Parte hartu nahi duten bikoteek Orkatz kultur elkartean nahiz orkatzke@gmail.com helbide elektronikoan eman ahal izango dute izena, apirilaren 19ra bitartean. Txapelketa Aste Santu ondoren egingo dute, eta Orkatzeko kideek azaldu dutenez, izena ematen duten bikoteei emango dizkiete lehiaren gaineko azalpenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide