Maratoi erdia dela eta, zapatu arratsaldean aldaketak izango dira herriko autobus geltokietan

Julene Frantzesena 2022ko mar. 23a, 09:16

15:00etatik 19:30era bitartean, autobusek Loiolako tren geltokiaren aurrean, suhiltzaileen parkearen parean nahiz tren museoaren ondoko zubiaren ondoan –saihesbidean– soilik egingo dituzte geldialdiak.

Zapatuan izango da aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta lasterketaren eraginez, 15:00etatik 19:30era bitartean hainbat aldaketa izango dira herriko autobus geltokietan.

Batetik, autobusek Loiolako tren geltoki zaharraren aurrean egingo dituzte geldialdiak, ohiko geralekuan egin beharrean. Horrez gain, Sanjuandegiko geltokia suhiltzaileen parkearen aurrera lekualdatuko dute.

Gainera, autobusak ez dira geldituko anbulatorioaren aurrean, eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko nahiz Julian Elorza kaleko geltokiak saihesbidera –tren museoaren ondoko zubiaren parera– lekualdatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide