Zozketa

'Tabuen Kutxatik Oholtzara' ekitaldi solidariorako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 21a, 11:04

Iñurri elkarteak minbiziaren bueltako ekitaldi solidario bat antolatu du martxoaren 25erako. Emanaldia 19:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean, eta Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean.

Iñurri elkarteak minbiziaren bueltako ekitaldi solidario bat antolatu du martxoaren 25erako Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ekitaldirako bi sarrera zozkatuko ditu bazkideen artean. Elkarteak azaldu duenez, minbiziak "inposatzen duen isiltasuna" hausteko eta "tabuak azaleratzeko" antolatu dute ekitaldia. Tabuen kutxa solidarioa izenburupean, elkartearen aurkezpena, mahai ingurua, umorezko bakarrizketa saioa eta kontzertua izango dira egun horretan.

Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena, eta bazkideek asteazkeneko 12:00etara arteko epea izango dute. Irabazleak ostegunean jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide