Zabaldu dute 2021eko sorkuntza beken erakusketa, Dinamoan

Anartz Izagirre 2022ko mar. 21a, 17:42

Gaurtik ostiralera bitartean egongo da ikusgai erakusketa, 10:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 19:00etara. Ostiralean, bestalde, 2021eko sorkuntza beken itxiera ekitaldia egingo dute sortzaileen eskutik, 19:00etan hasita.

Dagoeneko zabalik dago sortzaile gazteei eta eta berriei zuzendutako 2022ko sorkuntza beken deialdia, eta horrekin batera, 2021eko deialdia agurtu nahi du Kulturaz kooperatibak. Alde batetik, gaurtik hasi eta ostirala bitartean iazko edizioan beren proiektuak gauzatu zituzten sortzaileen lanak jarri dituzte ikusgai Dinamoa sormen gunean; 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo dira ikusgai zortzi proiektuak. Bestalde, itxiera ekitaldia egingo dute ostiralean, 19:00etan, eta sortzaile bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du saioan.

2021eko sorkuntza beken deialdian zortzi proiektu eta bi sormen egonaldi lagundu zituzten diruz Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kooperatibak sustatzen duten bekaren bitartez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide