Juniorren XXIX. San Jose txirrindularitza saria izango da igandean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 22a, 08:03

Buruntzazpi taldeko Haimar Etxeberriak irabazi zuen iazko lasterketa. (Julene Frantzesena)

Lasterketa 16:00etan hasiko da Azpeitiko Ikastola Ikasberriren kanpoaldetik. 77 kilometroko ibilbidea gauzatuta, Loiola hotelaren parean bukatuko dute lasterketa, eta hantxe egingo dute sari banaketa ekitaldia ere, 18:15 aldean.

Aurten ez du hutsik egingo Lagun Onak txirrindulari taldeak antolatutako San Jose Sariak. XXXIX. edizioa izango da junior mailako txirrindulariek igandean jokatuko dutena. Lasterketa 16:00etan hasiko da Azpeitiko Ikastola Ikasberriren kanpoaldetik.

Azpeititik Zestoara, handik Iraetara nahiz Arroa Gora joango dira kirolariak, bi aldiz. 77 kilometro eginda, Loiola hotelaren parean bukatuko dute proba, han jarriko baitute helmuga. Sari banaketa ekitaldia ere antxe egingo dute, 18:15 aldean.

Iazko edizioa Buruntzazpi taldeko Haimar Etxeberriak irabazi zuen. Honako lotura honetan ikus daiteke probaren XXXVIII. edizioaren argazki bilduma.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide