Habi eta Kuartz taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Orkatzen

Julene Frantzesena 2022ko mar. 23a, 08:18

Habi musika taldea.

Rock eta blues doinuek hartuko dute, beraz, taberna, 22:00etatik aurrera. Bi kontzertuak ikusteko ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Habi eta Kuartz musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean Orkatz kultur elkartean. Rock eta blues doinuek hartuko dute, beraz, taberna, 22:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.

Habi Villabonako (Gipuzkoa) taldea da, eta rock estiloko abestiak egiten ditu. 2018. urtean sortu zuten taldea Jon Ander Artolak eta Yeray Gasconek, eta ordutik, bi disko plazaratu dituzte; Koloreak deitzen da azken lana.

Kuartz taldea, berriz, 2016an sortu zuten Bastidan (Nafarroa Beherea) Ibes Mongaburek eta Oihan Delavignek. Rock eta blues doinuak egiten ditu taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide