II. Mus Txapelketa izango da ostiralean Kiruri jatetxean

Anartz Izagirre 2022ko mar. 22a, 13:46

Izen-ematea egunean bertan izango da 21:30ean, eta 22:00etan hasiko da txapelketa. Lehen hiru postuetan sailkatzen diren bikoteek sari bana jasoko dute.

Datorren ostiralean, hilak 25, II. Mus Txapelketa egingo dute Kiruri jatetxean. Izen-ematea egunean bertan izango da 21:30ean hasita, eta 22:00etan hasiko da lehia; bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartzeko.

Sailkapenean lehen hiru postuetan gelditzen diren bikoteek sari bana jasoko dute: irabazleek 400 euro eta txapelak jasoko dituzte; bigarren sailkatzen den bikoteak, 200 euro eta txuletak; eta, hirugarren sailkatzen denak, bi lagunentzako afaria Kiruri jatetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide