Tremenda Jauria eta Romea taldeen kontzertuak, bertan behera

Julene Frantzesena 2022ko mar. 22a, 15:24

Tremenda Jauria taldea.

Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, martxoan beharrean urrian izango dira emanaldiak, baina ez dute eguna zehaztu. Sarrerak erosita dituzten herritarrei dirua itzuliko diete.

Tremenda Jauria eta Romea taldeen zapatuko kontzertuak dataz aldatu behar izan dituzte, musikari baten arazo pertsonalak tarteko. Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, martxoan beharrean urrian izango dira emanaldiak, baina ez dute eguna zehaztu.

Sarrerak dagoeneko erosita zituzten herritarrei dirua itzuliko dietela ere jakinarazi du Kulturazek, eta urriko kontzertuetarako sarrerak data gerturatu ahala jarriko dituzte salgai.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide