Lizarzaburuk bost domina eta Sudupek bat irabazi dituzte igeriketako Euskal Herriko neguko txapelketetan

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 23a, 09:14

Lizarzaburu, Sudupe eta Goenaga, Mendizorrotzan. (Izarraitz igeri elkartea)

Izarraitz igeri elkarteko ordezkariek uzta ederra lortu dute. Maila absolutuan zilar bat, eta junior mailan urre bat, zilar bat eta bi brontze lortu ditu Maier Lizarzaburuk. Alazne Sudupek, berriz, maila absolutuan eskuratu du brontzezko domina.

Izarraitz igeri elkarteko ordezkariek emaitza txukunak lortu dituzte Euskal Herriko absolutu eta junior mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketan. Joan den asteburuan jokatu zituzten txapelketak Gasteizko Mendizorrotzan, 50 metroko igerilekuan, eta Izarraitzeko hiru igerilari lehiatu ziren bertan: Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Mirari Goenaga. Uxue Etxeberriak, gaixorik, ezin izan zuen parte hare hartu.

Sei dominarekin itzuli ziren etxera Izarraitzekoak, bi maila absolutukoak eta lau junior mailakoak. Maier Lizarzaburuk kolkoratu zituen sei horietatik bost. Maila absolutuan, zilarra lortu zuen Lizarzaburuk 200 metro bizkar proban; junior mailan, berriz, urrea irabazi zuen distantzia berean, zilarra 100 metro bizkarren, eta brontze bana 50 metro bizkarren eta 200 metro estiloetan.

Alazne Sudupek, berriz, maila absolutuko lehian irabazi zuen domina: brontzezko domina berea izan zen 1.500 metroetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide