Urola Ikastola BHIko ikasle talde bat Sizilian izan da astebetez, Erasmus + truke programaren barruko Food for thought: a european recipe book for mingrant inclusion egitasmoaren barruan. Hiru urtez garatu dute proiektu hori, hezkuntza integratzaileagoa ardatz, migrazio komunitatearekin zerikusia duten kontzeptuei buruzko gogoeta egitea helburu hartuta. Migratzaileen inklusioa lantzeko sukaldaritza baliatzen dute programa horretan.
Urola Ikastolako ikasleek Sizilira joateko parada izan dute aurtengoan. Zehazki, Laponiako, Poloniako nahiz Siziliako hiru ikastetxetako ikasleekin igaro dute astebete horiek; hain zuzen ere, Siziliako ikasleen etxeetan egon dira Azpeitiko ikasleak, eta Urola Ikastolako kideen esanetan, "bereziki interesgarria" izan da esperientzia.