Indarkeria obstetrikoa hizpide izango dute asteazkenean Emakumeen Txokoan

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 26a, 08:43

(Argazkia: Pixabay)

Irati Aizpurua abokatuak hitzaldia emango du bertan, 18:30ean hasita, eta gaiaren inguruko ikuspegi juridikoaz mintzatuko da, besteak beste.

Indarkeria obstetrikoaz izeneko hitzaldia emango du datorren asteazkenean, martxoaren 30ean, Irati Aizpurua Alquezar abokatuak Emakumeen Txokoan. 18:30ean hasiko da solasaldia.

Erditzeetan ere behin baino gehiagotan emakumeen aurkako indarkeria agertzen dela azaldu dute Emakumeen Txokoko arduradunek. "Emakumeen aurkako indarkeriaz hitz egiten dugunean, forma eta intentsitate desberdinetako indarkeriez mintzo gara, besteak beste, azkenaldian entzuten den indarkeria obstetrikoaz".

"Osasun zentroetan haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean emakumeek jasotzen duten tratua eta une horietan egiten diren praktikak barnebiltzen ditu" indarkeria obstetrikoa kontzeptuak. Asteazkeneko hitzaldian, "indarkeria mota horren elementu garrantzitsuenak ikusteko aukera" izango da, eta horien inguruko "zertzelada batzuk" eskainiko ditu Aizpuruak, ikuspegi juridikotik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide