Koronabirusa Azpeitian

Asintomatiko direnek edo sintoma arinak dituztenek ez dute bakartuta egon beharko

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 23a, 12:09

Atzo hartu zuten erabakia Espainiako Osasun Ministerioko eta autonomia erkidegoetako ordezkariek, Osasun Publikoko Batzordearen bileran, eta neurria astelehenean sartuko da indarrean.

Astelehenetik aurrera, COVID-19a izan arren, bakartu beharrik ez dute izango asintomatiko direnek edo sintoma arinak dituztenek. Tentuz ibili beharko dute, baina ez dute nahitaez etxean egon beharko. Atzo hartu zuten erabakia Espainiako Osasun Ministerioko eta autonomia erkidegoetako ordezkariek, Osasun Publikoko Batzordearen bileran.

Kontaktu estuei dagokionez, hilaren 5ean utzi ziren berrogeialdiak bertan behera Hegoaldean. Ordura arte, txertatu gabe zeuden pertsonek bete beharrekoa zuten neurri, baina Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki zuen orduan neurri hori ere jada ez zela beharrezkoa. Era berean, atzoko bileran erabaki duten diagnostikoa egiteko testak egingo zaizkiela soilik pertsona zaurgarriei: esaterako, adinekoei, immunoeskasiaren bat dutenei, bestelako patologiaren bat dutenei edo haurdun daudenei. Bestela ere, hori da gaur egun Hego Euskal Herrian orokortutako jokaera da.

Omikron aldaerak ekarri zuen soilik pronostiko larriena izan dezaketen pertsonei egitea probak, osasun sistema ez zelako gai kutsatu guztiei probak egiteko. Horrela, gaur egun Osakidetzak proba diagnostikoa errepikatzen die bakarrik farmaziako test batean positibo eman dutenei, baldin eta kolektibo kalteberetakoak badira edo lanera joan ezinik horretarako paperak izapidetu behar badituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide