Zaintza HerriLab estrategiaren I. topaketan parte hartu du Azpeitiko Udalak

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 23a, 16:26

Leire Goenaga zinegotzia (ezkerretik hasita bigarrena), Pasaiako jardunaldian parte hartu duten erakundeetako gainerako ordezkariekin. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako tokiko zaintza ekosistemen diseinuei eta garapenei buruzko jardunaldia egin dute gaur Pasaian, eta Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak ordezkatu du han Azpeitiko Udala.

Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoako tokiko zaintza ekosistemen diseinuei eta garapenei buruzko jardunaldia egin dute gaur Pasaian, eta diputazioak han aurkeztu du Zaintza HerriLab estrategia. Sektoreko 180 profesionalek parte hartu dute Zaintza HerriLab estrategiaren I. topaketan, eta hainbat erakundetako ordezkariek ere bai. Markel Olano ahaldun nagusia han izan da, eta adinekoen zaintzarako eredu berritzaileak lantzen ari diren udalerrietako ordezkariak ere elkartu dira bertan. Hain zuzen ere, Leire Goenaga Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak ordezkatu du Azpeitiko Udalak Pasaian egin duten topaketan.

Azpeitian, udalak Foru Aldundiarekin elkarlanean martxan jarri duen mendeko eta adineko pertsonentzako etxez etxeko zerbitzu integral berria eta Perdillegin eraikiko duten azpiegitura aipatutako tokiko ekosistemen barruan kokatu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide