Zozketa

'Tabuen Kutxatik Oholtzara' ekitaldi solidariorako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2022ko mar. 24a, 09:00

Bihar, ostirala, 19:00etan hasiko da emanaldia Sanagustin kulturgunean. Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean.

Minbiziaren bueltako ekitaldi solidarioa izango da bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ekitaldirako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Parte hartu duten guztien artean zozketa egin ondoren, Joxe Aiertza Uzkudun eta Olatz Arruti Zabala bazkideak izan dira irabazleak.

Iñurri elkarteak antolatu du ekitaldia, eta hark azaldu duenez, minbiziak "inposatzen duen isiltasuna" hausteko eta "tabuak azaleratzeko" antolatu dute saioa. Tabuen kutxa solidarioa izenburupean, elkartearen aurkezpena, mahai ingurua, umorezko bakarrizketa saioa eta kontzertua izango dira bihar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide