Errakiren erresistentzia kutxaren aldeko jaialdia egingo dute zapatuan Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 24a, 08:28

Gaztetxeko kontzertu baten artxiboko irudia. (Azpeitiko Gaztetxea)

Jolasak, afaria eta Manitu eta Arroite taldeen kontzertuak izango dira, arratsaldean hasita. Indarrak batuz erresistentzia leloarekin herriz herri egiten ari diren elkartasun jaialdi sortaren bosgarrena izango da Azpeitikoa.

Erraki langile kontrolpeko espazioen babes sarearen erresistentzia kutxaren aldeko jaialdia hartuko du etzi, martxoaren 26an, Azpeitiko Gaztetxeak. Indarrak batuz erresistentzia leloarekin herriz herri egiten ari diren elkartasun jaialdi sortaren bosgarrena izango da, hain zuzen ere, Azpeitikoa.

Arratsaldez eta gauez irekiko dituzte gaztetxeko ateak zapatuan. 17:00etan hasiko da jaialdia, Gaztetxean Jolas hitzorduarekin. Gauean, berriz, 21:00etan irekiko dituzte ateak, eta nahi duenak pizza izango du afaltzeko. Ondoren, 22:00etan hasita, Manitu eta Arroite taldeek kontzertu bana emango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide