Ipuzkoa konkistetan parte hartzera behartu zuten garaiaz aritu dira solasean

Julene Frantzesena 2022ko mar. 24a, 10:37

Atzoko solasaldiko irudia.

Urolako Nafar Zuzterrakek antolatutako solasaldi zikloko bigarren saioa izan zen atzo, eta dozenaka lagun izan ziren (1200) Castillak konkistatutako Ipuzkoa hurrengo konkistetan (1521-1524) parte hartzera behartuta izenburupean Victor Herrero unibertsitate irakasleak eskainitako saioan.

Aurrera doa Urolakoen Nafar Zuzterrakek antolatutako hitzaldi zikloa. Atzo, asteazkena, izan zen bigarren solasaldia Azoka Plazako aretoan, eta dozenatik gora lagun izan ziren han, (1200) Castillak konkistatutako Ipuzkoa hurrengo konkistetan (1521-1524) parte hartzera behartuta izenburupean Victor Herrero unibertsitate irakasleak eskainitako solasaldia entzuten.

Hurrengo solasaldia datorren asteazkenean, martxoaren 30ean, egingo dute. Hain zuzen ere, Amaiur 1522 Nafarroako azken bastioia solasaldia eskainiko du Peio Monteanok; saio hori ere Azoka Plazan izango da, 19:00etan hasita. Azkenik, apirilaren 30ean, gazteei entzuteko saio berezia egingo du Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide