Iritsi dira eliteko korrikalariak Azkoitia-Azpeitia jokatzeko

Nerea Uranga 2022ko mar. 25a, 09:18

Eliteko atletak eta Xeyeko hainbat kide gaur goizean Azpeitian, Garmendi gainean. (Argazkia: Ihintza Elustondo)

Goizean probaren ibilbidearen inguruan ibili dira entrenatzen horiek, Xeye atletismo taldeko hainbat kidek lagunduta.

Azpeitian dira Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartuko duten eliteko korrikalariak. Gaur goizean probaren ibilbidearen inguruan ibili dira entrenatzen horiek, Xeye atletismo taldeko hainbat kidek lagunduta.

Bihar, larunbata, arratsaldean jokatuko dira Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia eta lasterketa herrikoia. 16:15ean hasiko da lasterketa herrikoia Azkoitiko Julio Urkixo etorbidetik, eta 16:30ean maratoi erdia, leku berean. Probak eragina izango du Azpeitiko trafikoan: 15:00etan itxiko dute Loiolako Inazio hiribidea, eta 16:00etatik aurrera, Azpeitiko herriguneko errepide gehienak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide