Beroa eta giro aparta izan ziren protagonista atzo, zapatua, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian. Guztira, mila lagun inguruk parte hartu zuten bi probetan, eta maila handiko nazioarteko hainbat korrikalari izan ziren lasterketan, baita azkoitiarrak, azpeitiarrak zein eskualdeko dozenaka kirolari ere. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu atzoko irudirik esanguratsuenak.